AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Oinetatik eta eskuetatik loturiko pertsonen gorpuak aurkitu dituzte Balearretako uretan

Ibizako eta Formenterako kostatik gertu ageri dira hilik hainbat pertsona, itxura denez, migratu nahian ari zirenak.

Beste behin ere, berri izugarriak Mediterraneoko migrazio-bidean. Balearreko uretan, Formenterako eta Ibizako kostaldetik hurbil hain zuzen ere, hainbat pertsonaren gorpuak topatu dituzte. Badirudi itsaso bidez migratu nahian ari ziren pertsonenak direla hilotzak, eta loturik zeuden oinetatik eta eskuetatik.

Oraindik gertakariak argitu ez badituzte ere, El PaĆ­s-ek aipaturiko iturri polizialek diote oraingoz bi eta bost hildako artean aurkitu dituztela, eta ematen duela berriki lotu eta modu bortitzean erail dituztela biktimak. Maiatzaren 18an atzeman zuen aurreneko gorpua Belgikako bandera zeraman ontzi batek, eta handik egun gutxira ikusi zuten bigarren bat.

2025eko lehen sei hilabeteetan, hildako 31 lagunen gorpuak topatu dituzte kostaldean. Joan den otsailean, Aljeriatik irtendako ontzi batean migratu zuten hainbat pertsonak jakinarazi zuten, migrazio-bidean, hainbatek egin zutela jauzi uretara. Azken hildakoa, baina, hilabete honetan bertan aurkitu dute; ekainaren 4an, Ibizan.

Iranek handitu egin ditu Israelgo Estatuaren aurkako erasoen zehaztasuna eta bolumena
Azken errepresaliek areagotu egin dute zuzeneko inpaktuen eta kalteen kopurua, baina sionisten defentsa-sistemek geratutako misilak dezente dira oraingoz.