AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Okupazio kasuak benetan direnak baino ia 1.000 aldiz gehiago direla uste da Espainiako Estatuan

Etxebizitzen %0,057 besterik ez ziren okupatu iaz, baina biztanleriak uste du %51,3koa izan zela portzentajea.

40dB ikerketa-agentziak ikerketa bat egin du berriki, okupazioak Espainiako Estatuan duen dimentsio erreala eta biztanleriak duen pertzepzioa alderatzeko, eta agerian geratu da okupazioaren aurkako propagandak eta kriminalizazioak badutela eragina jendearen ustean. Espainiako Barne Ministerioak aitortzen duenez, okupazio kasuek bi urte daramatzate behera egiten, eta etxebizitzen %0,057ri baino ez zien eragin iaz, azken datuen arabera. Aurreko urtean, etxebizitza-parkean ofizialki identifikatutako 26,6 milioi etxeen artean, 15.289 baino ez zituzten okupatu.

Ofizialki erregistratutako datuak nahiko garbiak izan arren, oso bestelakoa da biztanleriaren pertzepzioa. Ikerketa-agentziak 2.000 lagun inkestatu ditu, eta erakutsi du jendarteak gehiegizko dimentsioa ematen diola okupazioaren auziari: inkesta egin duten pertsonek uste dute iaz etxebizitzen %51,3 izan zirela okupatuak Espainiako Estatuan, nahiz eta portzentaje erreala %0,057koa baino ez den. Alegia, okupazioaren benetako dimentsioa jendeak irudikatutakoa baino 893 aldiz txikiagoa da; ia 1.000 aldiz txikiagoa. Inkestatuen %18k iritzi diote, gainera, "inor ez" dagoela salbu "okupazio bat jasatetik". Propaganda intoxikatzaileak, hortaz, badu eragina jendearen pertzepzioan.

Ostegunean berriz mobilizatuko dira Erorien Monumentua eraistearen alde
Eraispenaren aldeko plataformak salatu du EH Bilduk, PSNk eta Geroa Baik "mespretxatu" egin dutela monumentu frankista botatzeko eskaera. Elkarretaratze zaratatsu bat antolatu du ostegun honetarako, udaletxe plazan.