AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Okupazioen aurkako epaiketa azkarrak ostegun honetan sartuko dira indarrean

Justiziaren eraginkortasunari buruzko Lege berriak "negoziatzeko betebeharra" ezartzen du auzitegietara jo aurretik.

Justiziaren eraginkortasunari buruzko Lege berria 2025eko apirilaren 3an sartuko da indarrean, eta aldaketa esanguratsuak ekarriko ditu etxebizitzen okupazioari lotutako legezko prozeduran. Egun horretatik aurrera, ebazten denean etxebizitza bat "usurpatu" dela edo bizileku batera "bortxaz sartu" direla, azkarrago tramitatu ahal izango dira desalojo-prozesuak: aukera egongo da epaiketak gehienez ere hamabost eguneko epean egiteko, epaileak beharrezko dokumentazio guztia eskuratzen duenetik aurrera. Hala ere, legeak ezartzen duenez, "auzitegietara jo aurretik, aldeak judizioz kanpoko negoziazio bat egiten saiatu behar dira"; "gatazka zibiletan" edo komertzioari lotutakoetan bide judizialetik kanpoko konbonbide bat aurkitzeko asmoz.

Soldatapeko lanaren arloan, Parekotasunari buruzko Legean aurretik egindako akats bat zuzentzen du legeria berriak, eta deuseztatu egiten ditu hamabi urtetik beherako seme-alabak zaintzeko lanaldi egokitua eskatzen duten edo lanaldi hori baliatzen ari diren langileen kaleratzeak. Bestalde, ez-ordaintze sistematikoak saihesten saiatzeko sistema bat ezartzen du, eta, horren arabera, urte berean hamabost egunetik gorako atzerapenak edo hiru ez-ordaintze jasaten dituzten beharginek lanpostua utzi eta kalte-ordaina jaso ahal izango dute, teorian.

Era berean, legeria berriak pisu turistikoen erregulazioa aldatzen du. Ostegunetik aurrera, jabeen komunitatearen baimena beharko da etxebizitza bat jarduera turistikorako erabiltzeko, eta bizilagunen hiru bostenen baimena lortu beharko da gutxienez. Eta, horretaz gain, tokiko agintariek jarduera turistikoa etetea eskatu ahal izango dute, pisu turistikoek udal-lizentzia egokirik gabe jarduten duten kasuetan. Legeria berriak, halaber, kontsumitzaileen eta finantza-entitateen arteko nahitaezko negoziazio-prozedura bat ezartzen du abusuzko hipoteka-klausulen kasuetan, auzitegietan demanda bat aurkeztu aurretik.

Kaleratze kolektiboaren aurka borrokan ari dira Bridgestoneko langileak
Gaur agortuko da aldi baterako lan-erregulazioko espedientea. 900 behargin inguru dira Basauriko fabrikan eta 45 bat Usansolon, eta denera 120 egun daramatzate lan-erregulazioan.