AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Olarizuko etxebizitza birjabetuetako bizilagunei ura moztu die Gasteizko Udal Gobernuak

Poliziarekin elkarlanean, ur-hornidura eten eta estoldak hormatu ditu Gasteizko Udalak Olarizun birjabetutako etxebizitzetan. 100 pertsona inguru bizi dira bertan. Uztailean argindarra eta ura moztu zizkieten. Ensanche 21ek barnebildutako hirigintza-planaren barruan, etxebizitza horiek eraistea da Gasteizko Udalaren asmoa.


Ez da udalak Olarizuko etxebizitza birjabetuetan bizi direnen bizi-baldintzak erasotzen dituen lehen aldia. Joan den uztailean, uraz gain, argindarra ere eten zuten bizileku berean. Oraingoan, gainera, estoldak hormatu dituzte, bizilagunek bertan bizitzen jarraitzeko beste aukerarik izan ez dezaten.


Ensanche 21en itzalak

Gasteizko Udala hiriburuko aldirietako etxebizitza zaharrak apurka-apurka desjabetzen eta erosten ari da, Ensanche 21 S.A. sozietateak barnebiltzen duen hirigintza-planaren barruan. Gasteizko alkate Gorka Urtaranek zuzendutako administrazioak dio auzoak "birgaitzea" dela planaren helburua. Prezio gorakorreko eraikuntzak aurreikusten dira eremu horietan.

Parisko Dei Auzitegiak onartu egin du Espainiako Auzitegi Nazionalak Iratxe Sorzabalen aurka egindako euroagindu eskaera
Erabakiaren ebazpenaren berri emateko data hiru aldiz atzeratu ostean, Frantziako Justiziak baiezkoa eman dio Espainiako Auzitegi Nazionalak aurkezturiko euroagindu eskaerari. 1995. eta 1996. urteetan gertatutako hiru ekintza armaturen harira epaitu nahi dute Madrilen. Bestalde, IƱaki Retaren deportazioa aztertuko du Espainiako Auzitegi Nazionalak datozen orduetan.