AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Olatz Lasagabaster eta Patxi Uranga preso politikoak lekualdatu dituzte

Picassentetik Aranjuezera tokialdatu dituzte Olatz Lasagabaster eta Patxi Uranga preso politikoak, urtarrila amaieran Espainiako Espetxe Zuzendaritzak iragarri modura. 2011. urtetik daude preso.

Aurreko ostegunean, hilak 13, Picassentetik (Valentzia) Aranjuezera (Madril) lekualdatu zituzten Olatz Lasagabaster eta Patxi Uranga preso politikoak. Urtarrila amaieran jakinarazi zuen Espainiako Espetxe Zuzendaritzak tokialdatu egingo zituela usurbildarra eta oriotarra.

2009. urtean atxilotu zituzten biak, eta 2011. urtetik daude giltzapean, Espainiako Auzitegi Nazionalak ezarritako 12 urteko espetxe zigorra bete arte. "Talde armatuko kide izatea eta lehergailuak izatea" egotzi zieten.

Urtarrilean bete zituen hiru urte bien alaba Xuak, eta beraz, Espainiako Espetxe Legearen aginduz, Picassentetik irten zen. Ordura arte, kartzelan bizi zen gurasoekin. Usurbilen (Gipuzkoa) bizi da egun, amaren sorterrian. Espetxe Zuzendaritzak Lasagabasterren eta Urangaren lekualdaketa jakinaraztean, azpimarratu egin zuen hiru urteko haur baten gurasoak direla.

Gutxienez 191 kontrol egin ditu Poliziak Lizarraldean azkeneko hiru hilabeteetan
Pikutara Mugimendu Antierrepresiboak jakinarazi duenez, azarotik urtarrilera bitartean, 191 kontrol izan dira Lizarraldean; Guardia Zibilaren 113 eta Foruzaingoaren 78. Hilabete amaierarako 200 guardia zibil gehiago izango dira Nafarroan, Arasti Espainiako Gobernuaren ordezkariak iragarri modura.