AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Olaztiko lantokia itxi nahi du Apoyos Metalicos enpresako zuzendaritzak

Apoyos Metalicosek Olaztin duen lantegia ixteak 73 langileren kaleratzea eragingo luke. Zuzendaritzak ostegunean jakinarazi zion langile batzordeari kontratuak desagerrarazteko Enplegua Erregulatzeko Espedientea aurkeztuko duela. Hala, zazpi egunen buruan osatu beharko dute negoziazio mahaia, eta 30 eguneko epea izango dute akordioa lortzeko.

Apoyos Metalicosek Olaztin (Nafarroa) duen lantokiak ia 25 urte darama martxan. Lan hitzarmena berritzeko negoziazioetan murgilduta egon dira langile batzordea eta zuzendaritza, baina ezustekoa izan zen iragan osteguneko batzarrean: zuzendaritzak beharginen ordezkariei jakinarazi zien lantegia itxi nahi dutela. Haize-errotentzako oinarriak ekoizten dituzte enpresan, eta zuzendaritzako kideek argudiatu dute "txiki gelditu dela" Olaztiko lantokia, baita ekoizpenak behera egin duela ere.

Itxierak 73 langileren kaleratzea ekarriko luke. Zuzendaritzak osteguneko biltzarrean azaldu zuen kontratuak desagerrarazteko Enplegua Erregulatzeko Espedientea aurkeztuko duela, eta ez zituen kalte ordainak edota birkokatzeak aipatu. Bi aldeek zazpi egunen buruan osatu beharko dute negoziazio mahaia, eta 30 eguneko epea izango dute akordioa lortzeko.

Langileen erantzuna

La Gamesa asturiana modura ezaguna den Daniel Alonso Taldearen barruan dago Apoyos Metalicos. Langileen susmoa da Avilesera edota Linaresera lekualdatu nahi dutela Olaztiko ekoizpena.

Beharginek adierazi dute borrokatu egingo dutela itxieraren aurrean. Langile batzordeko kide Sergio GoƱiren hitzetan, "enpresak 25 urteko ibilbidea du, eta ia hasieratik egon dira egungo langileetako batzuk. "Irtenbide duin baten alde borroka egingo dugu", gehitu du.

Noticias de Navarra-k jaso duenez, kontratu iraunkorreko 70 langile eta aldi bateko ia 20 ziren Olaztiko lantokian duela bost urte. 2015-2017 bitartean, aldi baterako kontratuak murriztu zituztela ere azaldu du egunkariak.

Sindikatuek soldata hobekuntzak eskatu dituzte Arabako ardogintzaren sektorean
UGT, ELA, LAB eta CCOO sindikatuek soldata hobekuntzak eskatu dizkiote ardogintzaren sektoreko patronalari, adierazpen baten bidez. Batez ere, "jarrera aldaketa" galdatu dute sindikatuek, aldaketak "funtsezkoak" izan daitezen eta ez "miseriazko soldata hobekuntzak".