AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Oliba-olio litroak batez beste 9,42 balio du Espainiako Estatuan

Hurrengo urtean, oliba-olio litroa 12 eta 15 euro artean ordaindu beharko dela aurreratu dute. Azken hilabete eta erdian, %15 igo da prezioa.

Izugarri igo da oliba-olioaren prezioa azken hilabete eta erdian. Espainiako Estatuko Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Erakundearen (OCU) neurketen arabera, une honetan, duela hilabete eta erdi baino %15,4 garestiagoa da: batez beste, 9,42 balio du litroak. Hamar supermerkatu-katetako hemeretzi oliba-olio marka aztertu ditu horretarako OCUk, eta ondorioztatu du produktu horren garestitzea "orokortua" dela eta, "praktikan, marka guztiei" eragiten diela. "Marka zuri" batzuen kasuari egin dio azpimarra OCUk, azken 45 egunetan, %30 garestitu baitira.

OCUren arabera, oliba-kanpaina honetan nabarmen egin du behera uztak: %50 inguru jaitsi da ekoizpena. Dena den, olioari lotutako "espekulazio indartsua" ere seinalatu du, eta horrekin ere lotu du prezioen igoera ikaragarria.

Ekoizleek aurreratu dute, gainera, hurrengo urtean ez duela etenik izango oliba-olioaren garestitzeak: jakinarazi dute 12 eta 15 euro artean ordaindu beharko dela litroa.

Pederasta bat apaiz laguntzaile izendatu dute Beasainen, eta protestara deitu du Itaiak
Gutxienez hiru adingaberi eraso zien Juan Mari Mendizabal elizgizonak 1994 eta 2005 artean. Larunbat honetarako antolatu du elkarretaratze bat Goierriko Itaiak.