AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Oliba-olioa %73 garestitu da urtebetean

KPIak erakusten duen garestitzerik handiena da oliba-olioarena. 2021eko martxotik hona, %150,7 egin du gora prezioak.

Espainiako Estatistika Institutuaren (INE, gaztelerazko sigletan) urriko datuen arabera, oliba-olioaren batez besteko prezioa %6 igo da irailetik. Datuei urtebeteko ikuspegiarekin erreparatuz gero, beraz, ikus daiteke olio hori %73,5 garestitu dela urtebetean. Eta ikuspegia zertxobait gehiago zabalduz gero, are kezkagarriagoa da erakusten dena: 2021eko martxotik hona, %150,7 garestitu da.

Kontsumorako Prezioen Indizeak (KPI) jaso duen igoerarik handiena da oliba-olioarena. 2021eko apirilean ekin zion garestitzeari, %2ko gorakada bat izan zuenean; urte horretako maiatzean, jada, %5eko beste igoera bat izan zen olioaren batez besteko prezioan. Eta horrela, etenik gabe, gaur egungo prezioetara heldu arte. Ekilore-olioaren kostuak ere egin du gora; urtebetean, esaterako, %48 garestitu da.

Aldearekin da olioa, azken urtean, gehien garestitu den jakia. Arroza da urtebetean igoerarik handiena izan duen bigarren elikagaia, %16,6ko garestitze batekin. Patatak (+15,9), txerrikiak (+%13,8), azukreak (+%12,3) eta esne osoak (+%11,6) jarraitzen diete zerrendan.

Gasteizko Udala eta Electro Alavesa enpresa markatu dituzte, areagotzen ari den kontrol sozialaren erantzule gisa
Kameren eta kontrol sozialaren kontra, GKSk mobilizazio bat dauka deituta Gasteizen larunbat honetarako. 19:00etan hasiko da manifestazioa, Santa Maria plazatik. Legazpin ere antolatu du kontrol sozialaren kontrako mobilizazio bat GKSk, biharko.