AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

OPA enpresako langileek greba mugagabeari ekin diote Igorren

Ormazabal Protection & Automation enpresako langileek greba mugagabea hasi dute. Hitzarmena berritzea dute helburu, 2021etik hura gaurkotzeko esperoan baitaude.

Greba mugagabea hasi dute Ormazabal Protection & Automation (OPA) enpresako langileek, hitzarmen berria eskuratzeko asmoz. OPA Igorren (Bizkaia) kokatutako enpresa bat da, eta Velatia enpresa-taldearen parte da. Sektore elektrikoa hornitzen du enpresak eta, preseski, babes-tresnak eta gailuak egiten ditu.

Langileek salatu dutenez, 2021etik enpresak ez du hitzarmena berritu, azken urteetako irabazi ekonomikoak handiak izan diren arren. Hori ez ezik, zuzendaritzak "ekoizpen eremuko kategorien gaurkotzea" ez duela egin azpimarratu dute, hartutako konpromisoari muzin eginez.

Hartara, greba mugagabeari ekin diote langileek, 2021era arte izandako lan-baldintzak bermatzea ahalbidetuko lukeen lan-ituna lortze aldera.

Emakume bati sexu-erasoa eta heriotza-mehatxuak egin dizkio bikotekide ohiak Santurtzin
Emakumea bere gauzen bila joan zen ordura arte bikotearena zen etxebizitzara, eta heriotza-mehatxuak egin ostean, sexu-erasoa egin zion 64 urteko gizonak.