AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Oreretako etxez etxeko laguntza-zerbitzuko langileek lan-baldintzak hobetzea lortu dute, 28 eguneko grebaren ondorioz

Arquisocial enpresaren zuzendaritzarekin akordioa sinatu dute, hobekuntza material, sozial zein sindikalak eskuratuz. 53 beharginek egiten dute lan azpikontratatuta.

Hainbat lan-baldintza hobetzea erdietsi dute Oreretako (Gipuzkoa) etxez etxeko laguntza-zerbitzuko langileek, 28 egun greban eman ostean. Hala, herriko Udalak kontratatutako Arquisocial enpresarentzat soldatapean aritzen diren 53 beharginei %6,12 igoko diete oinarrizko soldata. Horrez gain, baja-aldien estaldurek, oporraldiek, azterketa mediku ginekologikoek eta eskubide sindikalek ere hobera egin dute.

Ez da sektorean piztu den lan-gatazka bakarra. Zumaiako (Gipuzkoa) langileak ere mobilizazioak egiten ari dira, oreretarren aldarrikapen bertsuak plazaratuz.

Ordizian eraso matxista bat izan zen igande gauean
Igandetik astelehenerako gauean jazo zen erasoa, eta gertatutakoa ikertzen ari dira oraindik.