AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Orion izan den azken erailketa matxista salatu du Itaiak hainbat herritan

Gaurko eta biharko ere antolatu ditu hainbat protesta Itaiak; Zarautzen, Azpeitian, Gernikan eta Lizarran.

Joan den asteartean, emakume bat erail zuen bere bikotekide ohiak Orion (Gipuzkoa). Hasieran zabaldu bazuten ere leherketa bat izan zela, gerora jakinarazi zuten gizonak tiroz hil zuela emakumea, eta bere buruaz beste egin zuela ondoren.

Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak protestara deitu zuen Euskal Herriko zenbait herritan, hilketa matxista salatzeko. Atzo, beraz, Tolosan (Gipuzkoa), Irunen (Gipuzkoa), Hernanin (Gipuzkoa), Zestoan (Gipuzkoa), Gasteizen (Araba) eta Ondarroan (Bizkaia) izan ziren elkarretaratzeak.

Gaurko Zarautzen (Gipuzkoa), Azpeitian (Gipuzkoa) eta Gernikan (Bizkaia) deitu dute mobilizatzera Itaiako kideek, eta, biharko, Lizarran (Nafarroa) antolatu dute kontzentrazio bat.

Gutxienez ekainaren 4ra arte luzatuko da Osakidetzako garbitzaileen greba
Otsailetik daude greban Osakidetzak azpikontratatutako garbiketan, eta sindikatu guztiek erabaki dute deialdia luzatzea. Euren eskubide politikoak eta, batez ere, greba egiteko eskubidea etengabe erasotua izaten ari dela salatu dute langileek. Bestalde, osasun-sare publiko osoko langileak daude grebara deituta gaurko eta biharko.