AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Ormaiztegin izan den azken sexu-erasoa salatu du Itaiak

Emakume bat bortxatzen saiatu ziren asteburuan Ormaiztegin, eta protestara deitu zuen Itaiak. Atzo egin zuten elkarretaratzea.

Goierriko Itaiak igandean salatu zuen sexu-erasoa: joan den asteburuan jaiak izan ziren Ormaiztegin (Gipuzkoa), eta emakume bat bortxatzen saiatu ziren. Hortaz, Indarkeria matxista orori aurre egin! lelopean, protesta egitera deitu zuen Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak. Atzo iluntzean izan zen kontzentrazioa Ormaiztegiko plazan, eta jende ugarik hartu zuen parte mobilizazioan; eraso matxista salatu eta erasotua izan den emakumeari babesa erakutsi zioten hala.

Eibarren (Gipuzkoa), bestalde, emakume bat bortxatu zuen gizon batek ostiral gauean.


17.500 euroko isunak Uribarrin lan-gatazka baten harira auzipetutako hiru laguni
2020an lan-gatazka bat izan zen Bilboko Uribarri auzoko Limpiezas Arana garbiketa enpresan. Zazpi pertsona auzipetu zituzten borroka hori zela-eta; guztira, hemeretzi urtetik gorako kartzela-zigorrak eta 82.000 euroko isunak jarri nahi zizkieten. Ebazpena argitaratu dute jada: hiru pertsona zigortu dituzte.