AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Ororbiako Kybsek atzera bota du kaleratzeen espedientea, langileen grebaren mehatxupean

Kybseko zuzendaritzak 103 langile kaleratzeko lan-erregulazio espedientea aurkeztu zuen urtarrila erdialdean, baina atzera egin du beharginek lanuzteak hasteko asmoa erakutsi ondoren. Dena den, kaleratzeak gauzatzeko asmoa izaten jarraitzen du enpresak; aurki hasiko ditu negoziaketak sindikatuekin, eta behartutako aurretiko erretiroak eta pizgarriak izango dira mahai gainean.

Ororbiako (Nafarroa) Kybse fabrikan 103 langile kaleratzeko asmoa agertu zuen zuzendaritzak, lan-erregulazio espediente baten bitartez. Kaleratzeak "COVID-19ak eragindako salmenta jaitsierak" eragin zituela argudiatu zuen enpresak; langileek, baina, azpimarratu zuten 2,6 milioi euroko irabaziak erregistratu zituela Japoniako Kayaba multinazionalak. Kayabaren jabetza da Ororbiako Kybse.

Ustez, zuzendaritzak langileak ez kaleratzeko "konpromisoa" hartu zuen krisialdiri begira, baina kontrakoa adierazi zuen aurreko astean aurkeztutako txostenak. Horren aurrean, Kybseko langileek lanuzteei ekiteko asmoa jakinarazi eta, herenegun, atzera egin zuen zuzendaritzak lan-erregulazio espedienteari dagokionez.

Negoziazioak hasi besterik ez dira egin

Motelgailuak ekoizten dituen enpresak, baina, langileak kaleratzeko asmoari eusten dio antza. Beharginen grebaren mehatxupean, momentuz, lan-erregulazio espedienteari uko egin dion arren, langileen kopurua murrizteko aukera behartzen jarraitzen du enpresak.

Modu horretan, zuzendaritzak negoziaketak hasi nahi ditu sindikatuekin, 60 urte baino gehiago dituzten langileen aurretiko erretiroen eta pizgarrien bidez —45-70.000 euro inguruko kalte-ordainak proposatuz—, "borondatezko" bajak bultzatzeko.

Azken hilabeteetan jasandako polizia-jazarpena eta "oztopoak" salatu ditu Burlatako Gaztetxeak
Azkenaldian pairatu dituzten erasoak eta polizia-jazarpena salatu zituzten atzo Burlatako Gazte Asanbladako kideek, prentsaurreko bidez. Polizia-indarren presentziak gora egin duela eta udaltzainek azkenaldian dozenaka identifikazio egin dituztela jakinarazi zuten. Bestetik, Burlatako Udalak espazio publikoen erabilera ukatzen diela eta, tarteka, gaztetxeko ur-hornidura moztu izan diela ere salatu dute. Asanbladako kideek "udaletxearen jarrera aldatzea eta polizia-jazarpena etetea" eskatu dute; "askatasun politikoen defentsa" berretsi eta, "oztopoen gainetik", haien jardunarekin jarraituko dutela diote.