AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Osakidetzak aginduta, Donostian ere garbitzaileen kontra jo du Ertzaintzak

Greban daude aste honetan Osakidetzak azpikontratatutako langileak, eta, herenegun, Osakidetzako gerentziak deituta, grebalarien aurka oldartu ziren ertzainak. Astelehenean Gurutzetan jo zuten garbitzaileen kontra polizia-indarrek.

Osakidetzako garbiketako langileek astelehenean ekin zioten astebeteko grebari. Osasun sare publikoan azpikontratatuta aritzen dira 2.500 langile inguru, baina bost urte daramatzate lan-itunik gabe. Nagusiki, euren baldintzak Osakidetzako gainerako garbitzaileek dituzten baldintzekin parekatu nahi dituzte, eta haiek ere "lehen lerroko" beharginak direla aldarrikatu dute.

Asteartean, bigarren greba egunean, Donostiako Ospitalean (Gipuzkoa) egin zuten mobilizazio bat azpikontratatutako garbitzaileek. Manifestazioa amaitu eta ospitaleko atarian batu zirenean, baina, emakume langileen aurka egin zuen Ertzaintzak. Indarrez eta bultzaka, grebalariei megafono bat kentzen saiatu ziren polizia-agenteak, eta borrak erabili zituzten langileen kontra. Ertzainen arabera, Osakidetzako gerentziak agindu zien megafonoa kentzeko eta gailuaren erabilera debekatzeko.

Grebako aurreneko egunean, Gurutzetako Ospitalean (Bizkaia) ere garbiketako grebalarien kontra oldartu zen Ertzaintza. Hainbat langile zauritzeaz gain, bi garbitzaile eraman zituzten atxilo.

Hilzorian dago Alfredo Cospito preso politiko anarkista italiarra
130 egunetik gora daramatza gose greban, isolamendu erregimen bereziaren aurkako borrokan. Protestak eta istiluak izan dira Italiako hainbat hiriburutan, eta elkartasun internazionalerako deia zabaldu dute datorren larunbaterako.