AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Osakidetzak lehen mailako arreta baino ez du eskainiko, COVID-19aren hedapenaren aitzakiapean

"Aparteko larritasunik" ez omen duten kontsulta guztiak atzeratuko ditu Euskal Autonomia Erkidegoko osasungintza zerbitzu publikoak. Gaitz kroniko ugariren jarraipen-kontsultak, esate baterako, bertan behera geratuko dira.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak lehen mailako arretak ez beste kontsulta guztiak etengo dituela iragarri du. COVID-19aren hedapenaren eboluzioaren datuak "inoizko txarrenetarikoak direla" aitzakiatzat hartuta, "premia berezirik ez duten kontsultak" atzeratzea erabaki dute Osakidetzan.

Bihotzeko arazoak dituztenen edota bronkitis kronikoa duten pertsonen kontrolak, adibidez, bertan behera geratuko dira. Hori gutxi balitz, ez dute ohiko zerbitzua berrezartzeko eperik zehaztu. "Jarraipen kontsultak garrantzitsuak dira, eta egingo ditugu, baina aurrerago", desenkusatu da Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua.

Analitikek "atzerapen pixka bat" izan dezaketela iragarri dute. Zentzu berean, "kirurgia gutxiago" programatuko dituzte. Gauzak horrela, kontsultaren baten zain dauden milaka lagunek "atzerapenaren mezua" jaso dezakete datozen egunetan.

Neurri berriak

"Ziurrenik laster prebentzio neurri berriak proposatu beharko dizkiogu Labiri, pandemiaren hedapenari eusteko", ohartarazi du Sagarduik. Neurrion inguruan xehetasunik eman ez duen arren, litekeena da neurri murriztaileen zerrenda zabaltzea, Espainiako Auzitegi Gorenak emandako bermeak baliatuta.

Protestara atera dira sozial arloko langileak Baionan
Ehunka langile batu ziren atzo goizean Baionako karriketan, medikuntza sozialeko eta sozial arloko beharginek pairatzen dituzten lan-baldintzen okerragotzea salatzeko.