AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Osakidetzak osasungintza pribatizatzeko neurriak hartzen jarraitzen duela salatu du Arabako OSIk

Salatu dutenez, Txagorritxuko ospitalean instalakuntza eta mantenu lanak egiteko enpresa pribatu bat azpikontratatzeko asmoa du hamar urteren buruan. Lanok Osakidetza barruko langileek egiten dituzte egun. Pribatizazioaren aldeko jarreren aurrean mobilizazioei ekin die Arabako OSIk. Atzo egin zuten aurreneko elkarretaratzea Txagorritxuko ospitale aurrean.

Osakidetzak osasun zerbitzu publikoak pribatizatzeko hainbat neurri hartzeko asmoa duela salatu dute, beste behin, Arabako OSIko enpresa komiteak eta harreta zerbitzuetako ordezkaritzak. ESK sindikatuak salatu duenez, Osakidetzak Txagorritxuko ospitalean instalakuntza eta mantenu lanak egiteko enpresa pribatu bat azpikontratatzeko asmoa du hamar urteren buruan.

Kontratazio horri dagokion lehiaketa publikoaren pleguetan jasotako xehetasunetan oinarritu da Arabako OSI osasungintza pribatizatzeko saiakera salatzeko. Izan ere, Arabako OSIk gaitzetsi du gaur egun zerbitzu horiek Osakidetzako langileek egiten dituztela, eta enpresa prinatu hori azpikontratatzeak badituela "ezkutuko interesak". Aipatutako instalakuntza eta mantenu lanak enpresa pribatuen esku uzteagatik Osakidetzak ia 44 milioi euro ordaindu beharko lituzkeela azpimarratu du ESK sindikatuak.

Osakidetzak pribatizaziorantz hurbiltzeko erakutsitako jarreraren aurrean, Arabako OSIk mobilizatzeko asmoa agertu du. Atzo, osteguna, egin zuten aurreneko elkarretaratzea Txagorritxuko ospitalaren aurrean.

Oscus eraikina Iruñeko Alde Zaharreko Gaztetxe izateko eskatu dute dozenaka lagunek kalejira aldarrikatzailea eginez
Iruñeko Alde Zaharrak gazteek kudeatutako gune autogestionatua behar duela azpimarratu du AZ ekimenak Maravillas gaztetxearen desalojoaren ostean. Kalejira aldarrikatzailea egin zuten atzo, udaletxetik hasita.