AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Osakidetzako garbiketako langileek greba egingo dute bihartik larunbatera

Guztira hiru greba egun egingo dituzte langileek, azpikontratatutako garbiketa sektorean lan-baldintzak hobetzea eskatzeko.

ESK, LAB, ELA, CCOO eta UGT sindikatuek deituta, Osakidetzako garbiketako langileek hiru greba egun egingo dituzte apirilaren 7tik 9ra. Lau urte baino gehiago daramatzate Osakidetzako garbitzaileek hitzarmenik gabe, eta adierazi dute egoerak lehen bezala jarraitzen duela.

Azpikontratatutako enpresen eta Osakidetzaren inmobilismoa eta negoziazioen blokeo egoera salatzeko, beraz, grebara jotzea erabaki dute; enpresen eta Osakidetzaren zuzendaritzak jo dituzte egoeraren erruduntzat.

Erresistentzia Jaialdia antolatu du Errakik ekainaren 18rako
Berriozarren egingo dute Erresistentzia Kutxa Nazionala indartzeko jaialdia. Online nahiz zenbait tabernatan eskura daitezke sarrerak.