AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Osakidetzako garbitzaileekin elkartasun-keinuak agertu dira Donostiako Ospitalean

Otsailean jo zuten grebara osasun-sare publikoan azpikontratatutako garbitzaileek, euren lan-baldintzak Osakidetzako baldintzekin homologatzea exijitzeko. Ardura bere gain hartu gabe jarraitzen du Osakidetzak, eta garbiketako langileen eskubide politikoak etengabe ari dira urratuak izaten.

Borrokan jarraitzen dute Osakidetzak azpikontratatutako garbiketako beharginek. Bost urte baino gehiago daramatzate lan-ituna berritu gabe, eta euren lan-baldintzak Osakidetzak zuzenean kontratatzen dituen langileen baldintzekin parekatzea eskatzen dute nagusiki. Joan den otsailean ekin zioten grebari Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako osasun-zentroetako garbitzaileek, eta euren baldintzen defentsan lanean segitzen dute.

Garbitzaileek hasieratik salatu dute, grebara jo zutenetik, sistematikoki oztopatu eta jazarri dutela euren lan politikoa. Polizia-indarrak hainbatetan bertaratu dira langileen protestetara eta euren kontra oldartu dira, propaganda politikoa egiteko trabak etengabeak dira, eta greba egiteko eskubidea ere urratu diete zenbaitetan. Gipuzkoan, adibidez, Lan Sailak gutxienez sei aldiz agindu du ezohiko garbiketa-saioak egiteko.

Jardun politikoaren kontrako eraso horien guztien aurrean, maiatzaren hasieran, protesta egin zuten Donostian (Gipuzkoa) garbiketako langileek eta Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak. "Lan-baldintzen hobekuntza eskubide politikoen defentsarekin batera borrokatzea" ezinbestekoa dela nabarmendu zuten Itaiako kideek, eta babesa eman zieten garbitzaileei.

Berriki, pintaketak Donostian

Duela gutxi, eta auzi horrekin lotuta, markatuta agertu da Donostiako Ospitalea. Garbiketako beharginei babesa eta elkartasuna adierazteko mezuez gain, Osakidetza seinalatu dute margoketa bidez: bere ardura bere gain har dezala eskatu diote pintaketetan.

Koman dago donostiar bat, Sorian faxista batzuek emandako jipoiaren ondorioz
Numantziaren eta Cornellaren arteko futbol partida ikustera joan zen gizona Soriara, eta estadiotik gertu eraso zion faxista talde batek larunbat arratsaldean. Besteak beste, burezurreko haustura bat sortu diote kolpeek, eta gizonari koma eragitea erabaki dute medikuek.