AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Osakidetzako langileek elkarretaratzeak egin dituzte kontratazio gehiago eskatzeko

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ospitaleen eta osasun etxeen atarietan egin dituzte kontzentrazioak. “Egiturazko arazoak” salatu dituzte EAEko osasun sistema publikoan, eta “langileen esfortzua zukutzeaz haragoko neurririk ez proposatzea» egotzi diote Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari. Konponbideen faltan, greba egingo dute urtarrilaren 28an.

Osakidetzako beharginek elkarretaratzeak antolatu dituzte EAEko hainbat osasun zentroren atarietan, “Kalitatezko osasun publikoaren eta langileen eskubideen alde” lemapean. “Osasun sistema publikoaren egoera kaxkarra” eta “langile gehiago kontratatzeko beharra” salatu dute.


Osakidetzan “egiturazko arazoak” aurkitzen dituztela adierazi dute. COVID-19aren kontrako txertaketen testuinguruan, “kontratazioak areagotzeko beharra” azpimarratu dute, eta langile berriak “modu egonkorrean” kontratatu ditzatela. Bide batez, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren jarrera salatu dute sindikatuek: “Osasun Sailak ez du planteatzen langileen esfortzua zukutzeaz haragoko neurririk”. Arazo horientzako irtenbiderik topatu ezean, mobilizazioei eusteko borondatea adierazi dute, bai eta urtarrilaren 28rako deituta duten grebaldia egiteko ere.

Errakik manifestaziora deitu du Donostian eta Iruñean, 'Okupazioaren aurkako ofentsibari, autodefentsa' lelopean
Azken asteetan "okupazioaren kontrako ofentsiba salatu eta horren hainbat ezaugarri seinalatu" ditu Erraki Langile Kontrolpeko Espazioen Babes Sareak. Orain, "kalera ateratzeko nahikoa arrazoi" daudela azpimarratuta, mobilizazioak antolatu deitu ditu urtarrilaren 10erako, Donostian eta Iruñean. 12:00etan hasiko dira bi manifestazioak.