AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Osakidetzan azpikontratatutako garbitzaileak hitzarmen berri baten alde mobilizatu dira Donostian

Elkarretaratzea egin dute gaur Donostiako Ospitalearen aurrean, lan-baldintzak hobetzea ahalbidetuko duen hitzarmen baten alde. Pandemiak beharginen egoera okerragotu duela salatu dute.

Osakidetzan garbiketan aritzen diren langileek protesta egin dute gaur Donostian (Gipuzkoa), eta hurrengo asteko ostegunean ere mobilizatuko dira. Maiatzaren 27an greba egingo dute, lan-baldintzetan hobekuntzak jasoko dituen hitzarmen berri baten alde.

Sektoreko baldintzak eta langileen eskariak

Azpikontratatuta jarduten dute garbitzaileek, eta hiru urtez egon dira hitzarmena hobetzeko negoziazio saiakerak egiten; dena den, blokeatuta egon dira elkarrizketa horiek enpresetako zuzendaritzen ezezkoak direla eta. Gainera, pandemiak langileen lan-baldintzak okerragotu dituela salatu dute: langile "falta", bete gabeko postuak, Osakidetzak autobusak ukatu izana nahiz garbiketarako material falta salatu dituzte, besteak beste.

Langileen eskaeren zerrendak sektorearen publifikazioa, Norbere Babeserako Ekipamendua (NBE) eta langileen segurtasuna bermatzea, ordezkapenak adostea, bete gabeko postuak modu arautuan betetzea edota erretiro partzialak barne hartzen ditu.

UTE Bilboko Argiak enpresako langileek grebari ekingo diote berriro ere
Apirilean egin zuten greba, martxoan kaleratutako langile bat berriz hartzea lortzeko asmoz. Beharginek maiatzaren 25era arte luzatuko dute orain lanuztea.