AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Osasun larrialdi egoera ezarriko du berriz Eusko Jaurlaritzak

Oraindik ez du argitu noiz sartuko den indarrean osasun larrialdi egoera, eta zein modutan. Bestalde, Espainiako Auzitegi Gorenak Jaurlaritzaren helegitea onartu du, eta nolabaiteko bermea eman dio Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan Covid ziurtagiria ezartzeko.

Eusko Jaurlaritzak osasun larrialdi egoera ezarriko du berriz Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Gotzone Sagardui Osasun sailburuak adierazi du "egoerak txarrera egiten jarraitzen" duela COVID-19ari dagokionez, baina oraindik ez du zehaztu noiz sartuko litzatekeen indarrean osasun larrialdi egoera berria, eta zein modutan izango litzatekeen.

Jaurlaritzak Espainiako Auzitegi Gorenean aurkeztu zituen helegite bat nahiz Covid ziurtagiria eskatu ahal izateko irizpideak, EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi ostean oinarrizko eskubideak urratzen zituela horrek. Gorenak ontzat eman ditu Jaurlaritzaren helegitea nahiz aurkeztutako irizpideak, eta beraz, baimen zalantzagarri bat eman dio Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan Covid ziurtagiriaren derrigortasuna indarrean sartzeko.

Sagarduik esan du, bestalde, kirurgiarekin lotutako jarduerak "mugatu" dituztela Osakidetzan.

Nafarroan, dagoeneko martxan

Nafarroan aurreko larunbatetik da derrigorra Covid ziurtagiria izatea hainbat ostalaritza establezimendutara sartzeko nahiz zenbait kultur ekitalditara bertaratzeko. Kasu horretan, neurria aplikatzeko, Nafarroako Auzitegi Nagusiak eman zion nolabaiteko abal bat Nafarroako Gobernuari, baina argitu gabe ea hori kontraesanean sartzen den aitortutako oinarrizko eskubideekin.

Albistea eguneratzen ari gara

Familia bat etxegabetu dute Portugaleten, bizilagunen ekimenez
Kale gorrian zeuden emakume bat eta bi haur azaro erdialdean sartu ziren etxebizitza batera; hamar urte inguru zeramatzan abandonatuta. Udaltzainek indarrez kanporatu zituzten arren, berriz sartu behar izan zuten han, baina etxebizitzaren legezko jabeak sarraila aldatu zuen eta berriz kaleratu zuten familia, legez kanpo. Auzokideen mehatxuak eta jazarpena salatu dituzte.