AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Osasunaren finantzaketan izaten ari den aurrekaririk gabeko krisiaz ohartarazi du OMEk

Erakundearen aurreikuspenen arabera, bi urteko aurrekontua %21 murriztuko da, AEBek finantzaketa kendu eta kontribuzioak oro har jaitsi ondoren.

Osasunaren Munduko Erakundeko (OME) zuzendari nagusiak, Tedros Adhanom Ghebreyesus, jakinaren gainean jarri du: "arestiko memorian" inoiz izandako "etenaldirik handiena" izaten ari da "osasun globalaren finantzaketan", emaileen ekarpenen beherakada izugarria dela-eta. Al Jazeera-k jasotako adierazpenen arabera, krisi hori larriagotu egin zen urtarrilean, ordura arte OMEren finantzatzaile nagusi izandakoek, Amerikako Estatu Batuek, atzera egitean. Horretarako, "COVID-19aren pandemiaren kudeaketa txarra eta beste osasun-larrialdi batzuk" leporatu zizkioten erakundeari. Funts horiek kentzeak izandako ondorioek agerian utzi dute nazioarteko erakunde asko daudela ekonomikoki AEBen menpe.

OMEk bere finantza-plangintza berrikusiz erantzun du, beherantz eginez. Reuters-ek aipatutako barne-memoria baten arabera, erakundeak bere aurrekontua 5.300 milioi dolarretik 4.200 milioira murriztuko du 2026-2027 aldirako, eta horrek murrizketa nabarmenak ekarriko ditu plantillan. "Jakina, oso mingarria da", adierazi du Tedrosek, eta azpimarratu du aurrekontu-murrizketak "zuzenean eragingo diela herrialde ahulenetako osasun-sistemei".

Bere egitura operatibo guztietan murrizketak egitea aurreikusten du OMEk, Genevan duen egoitza nagusia eta tokian tokiko bulegoak barne. Raul Thomas Enpresa-Eragiketetako zuzendariorde nagusiaren hitzetan, soldatetara bideratutako aurrekontuaren %25 inguru ez dago bermatuta datozen bi urteetarako. Azaldu duenez, baina, oraindik goiz da zenbat lanpostu desagertuko diren kalkulatzeko.

OMEko zuzendari nagusiak gaineratu du erakundearen gaur egungo finantza-eredua, herrialde gutxi batzuen borondatezko ekarpen handietan oinarritzen dena, "jasanezina" dela. Hala, dei egin du "finantziazio-iturriak dibertsifikatzera, oinarrizko zerbitzuek eta larrialdiei eman beharreko erantzunak kolapsatzea saihesteko".

EHKSk gerra inperialistaren eta faxismoaren aurkako aldarriz bete du Bilbo
Milaka lagun mobilizatu dira Maiatzaren Lehenean. Testuinguru belikoaren aurka, langile-mugimenduko eragileen arteko batasuna aldarrikatu du EHKSk.