AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Osasungintzako langile bat eraila Gurutzetako Ospitalean, bigarrena salbuespen egoeran

Osasun arlo pribatuan aritzen zen langilea, eta koronabirusak jota, Gurutzetan ospitaleratu zuten. Salbuespen egoera hasi zenetik, bi osasun-langile hil dituzte dagoeneko.

Gaur, apirilak 4, osasun arlo pribatuan jarduten zuen langile bat zendu da Gurutzetako Ospitalean (Bilbo, Bizkaia). Covid-19 birusak kutsatuta zegoen, eta "beste patologia bat" zela-eta, ospitaleratu egin zuten.

Dagoeneko bi dira salbuespen egoera hasi zenetik Euskal Herrian erailak izan diren osasun-langileak. Martxoaren 19an, Basurtoko Ospitalean (Bizkaia) hil zen 52 urteko erizain bat, koronabirusak jota.

Apirilean sartu berri gara, eta 2020. urtea hasi zenetik, Euskal Herrian hogei behargin hil dituzte. Martxoaren 24an zenbatu zuten aurreko hilketa: AP-8 autobidean zendu zen Irungo (Gipuzkoa) garraiolari bat, asfaltatze lanetan.

Salbuespen egoeran langile sektore kolpatuenak babesteko eta "defentsa politikoa" antolatzeko lan ildoa abiatu du GKSk
GKSk martxoaren 20an jarri zuen martxan 'Burgesiaren ofentsiba gelditu!' salaketa kanpaina politikoa. Lanketari jarraipena emanez, bizi dugun krisialdian langileriaren barruan kolpatuenak izaten ari diren sektoreen eskubideak eta askatasun politikoa babesteko baliabideak antolatzeari ekingo dio orain. Zehazki hiru alorretan prestatuko ditu defentsarako baliabideak: etxebizitza, polizia jazarpena eta lan-arloa.