AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Oso larri dago Bergarako Embalan 3 enpresan lan-istripua izan zuen behargin bat

Asteazkenean jasan zuen istripua: kamioi bat bakarrik kargatzen ari zela, zama erori eta azpian hartu zuen langilea.

Bergarako (Bizkaia) San Juan auzoko Embalan 3 enpresan lan-istripu larri bat izan zen iragan asteazkenean, arratsaldez. Kamioi bat zamatzen ari zela, karga jausi zen eta azpian hartu zuen behargin bat; hala, harrapatuta geratu zen. Ospitaleratu egin behar izan zuten, eta gaur jakinarazi dute oso larri dagoela.

Behargina bakarrik ari zen lan-prozesu osoa egiten, LAB sindikatuak azaldu duenez. Zamatze-lanak bakarrik egitearen arriskuaz ohartarazi du.

Iturri sindikalen arabera, urtea hasi zenetik, Euskal Herrian 25 langilek galdu dute bizia soldatapean lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan.

Higiezin agentzien iruzurrak erakutsi ditu Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak
Etxebizitza Legeak, teorian, debekatu egiten du higiezin agentziek ordainsariak kobratzea maizterrei. Debeku hori ekiditea lortu dute agentziek, ordea: Etxebizitza Sindikatu Sozialistak hala frogatu du, Bilboko, Donostiako eta Iruñeko zenbait agentziaren praktikak argitaratuta. Legeak "propaganda handia eta emaitza gutxi ditu", sindikatuak salatu duenez.