AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Oso larri zauritu da emakume bat Ziburun, bikotekidearengandik ihesi

Hotel bateko bosgarren solairutik egin du salto asteburuan. Zauri oso larriak ditu 30 urteko emakumeak, gerrialdean batez ere.

Joan den asteburuan, oso larri zauritu da emakume bat Ziburun (Lapurdi), antza, bere bikotekidearengandik ihes egiten saiatzean. IBIS hotelean gertatu da: bosgarren solairutik egin zuen jauzi 30 urteko emakumeak, eta zauri larriak jasan zituen, gerrialdean nagusiki.

Itxura denez, bere mutil lagunarengandik ihesi egin zuen salto emakumeak. Hainbat polizia-iturri aipatu dituzte zenbait komunikabidek, eta orain, emakumea larriki zauriturik dagoela, bere bikotekidea "begitan" hartuta zeukatela dio Poliziak, indarkeria matxistari lotuta.

Bi emakumeri egin dizkiete sexu-erasoak Bilbon eta Algortan
Larunbat gauean Bilboko Fever diskotekan eraso zion emakume bati gizon batek, eta Getxon, berriz, egun berdinean egin zion eraso neska adingabe bati beste gizonezko batek. Basaurin, gainera, gizonezko bat atxilotu dute, Errioxan emakume bat bortxatzeagatik.