AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Oso larri zauritu da langile bat Burlatan, makina batek harrapatuta

Aurreko ostiralean izan zuen lan-istripua 22 urteko behargin gazteak, Burlatako Iturrondo industriagunean.

22 urteko langile bat oso larri zauritu zen aurreko ostiralean, maiatzaren 12an, Burlatako (Nafarroa) Iturrondo industriagunean. 11:00ak aldera izan zen lan-istripua: makina jasotzaile batek azpian hartu zuen behargina, eta traumatismo toraziko larri bat eragin zion. Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman zuten gaztea larrialdi-zerbitzuetako langileek.

Urtea hasi zenetik, Euskal Herrian, aurten utxienez hemeretzi langilek galdu dute bizia soldatapean lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan.

Absolbitu egin dute Zestoako Gaztetxe berriaren birjabetzea dela-eta epaitutako gaztea
Zestoako Gazte Asanbladak otsailean hartu zuen Elizondo eraikina izandakoa, Gaztetxea hara lekualdatzeko. Apirilean epaitu zuten gazte bat birjabetze horren harira, baina absolbitu egin dute. "Hala ere, esperotzekoa da Elizak bide judizialari eustea eta beste prozedura batzuei ekitea, eraikina berreskuratzeko, eta horrek antzeko eraginak izan ditzake, desalojo-arriskua barne", ohartarazi du Gazte Asanbladak.