AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Oso larriki zauritu da beste behargin bat Bilboko Portuan

Orgatila batek harrapatu du lanean ari zela. Aurreko asteetan, gutxienez bi langile gehiago zauritu dira portuan.

Herenegun goizean, 11:30ak aldera, oso larriki zauritu zen langile bat Zierbenan (Bizkaia), Bilboko Portuan hain zuzen ere. Itxura denez, Haizea Bilbaoren lantokian beharrean ari zela harrapatu zuen orga batek, zauri oso larriak eraginez; helikopteroan eraman zuten ospitalera.

Azken asteetan, hainbat behargin zauritu dira Bilboko Portuan: azaroan, esaterako, Santurtzin (Bizkaia) jasan zuten lan-istripu bana bi langilek.

Urtea hasi zenetik, gutxienez 70 lan-heriotzaren berri eman dute Euskal Herrian iturri sindikalek. Iaz 64 izan ziren denera.

Ikasle-greba Alemanian, derrigorrezko soldadutzaren aurka
'Ez dugu kanoi-bazka izan nahi!' lelopean, 40 hiritako gazteek beren belaunaldiari dei egin diote bihar kaleak hartzeko, errekrutatzearen aurka.