AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Ospitaleratu egin dute Iñaki Bilbao preso politikoa, gose eta komunikazio grebaren hogeigarren egunean

Atzo iluntzean ospitaleratu zuten Puerto Realen, Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz. AAEAMek azaldu duenez, "bizirik mantentzeko egin behar den guztia egin dadin" ere eskatu du auzitegiak.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak jakinarazi du, Dani Pastor preso politikoaren ahotik, atzo iluntzean ospitaleratu zutela Iñaki Bilbao preso politikoa. Espainiako Auzitegi Nazionalak auto bat igorri zuen bi ebazpenekin: batetik, Txikito ospitalera eramatea agindu zuen, eta bestetik, "bizirik mantentzeko egin behar den guztia egin dadin" galdegin zuen. Hala, 19:00etan lekualdatu zuten presoa Puerto Real ospitalera, anbulantzian.

Pastorrek adierazi du borrokaldiarekin aurrera egingo duela Bilbaok, "determinazio tinkoarekin". Irailaren 10ean ekin zion gose eta komunikazio greba mugagabeari, "Euskal Herria independente, sozialista, batu eta euskalduna" aldarrikatzeko.

Txikitok hasitako borrokaldiarekin bat egin dute Pastor, Oskar Barreras eta Juan Garcia (PCE (r)) preso politikoek: baraualdia egingo dute, AAEAMen esanetan.

Fakultateetan aurkezpenak egiteari ekin diote UIBko asanbladek
Indartsu hasi du ikasturtea Unibertsitateko Indar Batasunak: aurreko asteetako mobilizazio jendetsuen ostean, fakultatez fakultate aurkezpenak egiten hasia da. Campus mailako aurkezpenak ere izango dira laster.