AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Ospitaleratuta dago Amurrioko Tubos Reunidoseko langile bat, lan-istripu bat dela eta

Makina batean trabatuta geratu ondoren, hodi batek indar handiz jo zuen behargin bat astelehenean, eta konortea galdu zuen. Ospitaleratuta dago oraindik. Hilabete honetan, gutxienez uztailera arte iraungo duen lan-erregulazioa ezarri du enpresak, "ekoizpenari lotutako arrazoiak" medio. Dena den, "jardueraz gainezka" daudela azaldu dute Amurrioko fabrikako langileek.

Astelehenean, hilak 27, lan-istripua izan zuen Amurrioko (Araba) Tubos Reunidos lantegiko behargin batek, Aiaraldea-k jakinarazi duenez. Konortea galdu zuen hodi batek aurpegian eta besoan indar handiz kolpatu ostean, eta ospitalera eraman behar izan zuten, zaurituta. Ospitaleratuta jarraitzen du.

Aiaraldea-n jaso dutenez, fabrikako makina batean trabatuta geratu zen hodia, eta atera zenean jo zuen langilea.

Hilabete honetan ezarri du aldi baterako lan-erregulazio txosten bat Tubos Reunidosek, "ekoizpenari lotutako arrazoiak" medio. Hala ere, sindikatuek adierazi dute "langilez eta jardueraz gainezka" dagoela Amurrioko lantokia, enplegua erregulatzeko dosierra onartua izan den arren.

Aurretiaz, Eusko Jaurlaritzako Lan Sailak atzera bota zuen enpresak "indarrezko arrazoiak" argudiatuta eskatutako aldi baterako lan-erregulazioa.

Covid-19ak sortutako krisialdia hasi bezain pronto ekin zieten protestei Amurrioko Tubos Reunidoseko beharginek, segurtasun neurrien urraketaren harira.

Kalean biltzeko eta askatasun politikoei buruzko aipamenik ez "normaltasun berrian"
"Normaltasun berrirako trantsizio planak" aurkezten hasi dira Espainiako eta Frantziako gobernuak. Lanera joateari eta turismoari eman diete lehentasuna, eta "urruntze soziala estrategikoa" izango dela azaldu dute "ohitura berriei" buruz aritzean. Askatasun politikoei buruz edota mugitzeko askatasunari buruz, aipamenik ez.