AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

'Ostalaritzako esplotazioari aurre egin' kanpainarekin jarraitzen du Urola Kostako Kontseilu Sozialistak

Hiru helburu nagusirekin ekin zioten kanpainari: "ostalaritzako langileek jasaten dituzten eraso sistematikoak salatzeko", "horiei aurre egiteko bidean, baliabide teknikoak sortzeko" eta "auziari buruzko diskurtsoak aztertzeko". Kontraturik gabeko lanen inguruko tailerrak egingo dituzte aste honetan.

Urola Kostako Kontseilu Sozialistak ekain erdialdean jarri zuen martxan Ostalaritzako esplotazioari aurre egin kanpaina. Adierazpen bat argitaratu zuen dinamika aurkezteko, eta azaldu zuen hiru helburu nagusi dituela: "ostalaritzako langileek jasaten dituzten eraso sistematikoak salatzea", "horiei aurre egiteko bidean, baliabide teknikoak sortzea" eta "auziari buruzko diskurtsoak aztertzea" nahiz lantzea.

𝗢𝘀𝘁𝗮𝗹𝗮𝗿𝗶𝘁𝘇𝗮𝗸𝗼 𝗲𝘀𝗽𝗹𝗼𝘁𝗮𝘇𝗶𝗼𝗮𝗿𝗶 𝗮𝘂𝗿𝗿𝗲 𝗲𝗴𝗶𝗻 kanpaina abiatu dugu, hiru helbururekin:

1⃣ Sektoreko langileek jasaten dituzten eraso sistematikoak salatu
2⃣ Horiei aurre egiteko bidean, baliabide teknikoak sortu
3⃣ Auziari buruzko diskurtsoak aztertu pic.twitter.com/f4wiYIa6wf

— Kontseilu Sozialista Urola Kosta (@Kontseilua_UrKo) June 13, 2022

Kanpainaren barruan, eta ostalaritzan ohikoenak diren erasoei aurre egin ahal izateko baliabideak eskaintze aldera, tailer bat prestatu dute orain: kontraturik gabeko lanei buruzko tailerra. Ostalaritzan lan-kontraturik gabe jardutea ohikoa denez, Kontseilu Sozialistako kideen asmoa da, tailerraren bidez, hainbat gomendio ematea kontraturik gabe aritzen diren langileei. Horretarako, langileek legez onartuta dituzten eskubideak zeintzuk diren zehaztuko dute tailerrean, eta kontraturik gabe lanean ari diren beharginek nola joka dezaketen ere azalduko dute.

Asteazken honetan, uztailaren 6an, Zumaian (Gipuzkoa) egingo dute kontraturik gabeko lanei buruzko tailerra. Hurrengo egunerako, uztailaren 7rako, Zarautzen (Gipuzkoa) antolatu dute saio berdina.

Gernikako gaueko tren zerbitzua zabal dezatela eskatu du Itaiak
Gauetan, Gernikako hiru geltokietatik batean baino ez da geratzen trena, eta "etxera heltzeko oinez egin beharreko ibilbidea luzatzeak babesgabetasun egoera handitzen" duela salatu du Busturialdeko Itaiak. Euskotreni eskatu dio "gaueko zerbitzua berma dezala", eta Gernikako Udalari, "bere esku dauden baliabideak" erabil ditzala hori ahalbidetzeko. Ez dutenik erantzunik jaso, sinadura bilketa bat eta Etxeratze Kolektiboak antolatuko dituzte Itaiako kideek.