AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Ostalaritzako gehiegikerien kontra mobilizatzera deitu du Durangaldeko Laneko Autodefentsa Sareak

Ostegun honetan izango da protesta, Durangon. Sektoreko abusuak salatzeaz gain, Abadiñoko Xirimiri tabernako nagusiei exijituko diete langile ohiei zor dietena ordaintzeko.

Abadiñoko (Bizkaia) Xirimiri tabernako beharginek urriaren bukaeran egin zuten agerraldi bat, Durangaldeko Laneko Autodefentsa Sarearen eskutik, euren egoera azaltzeko eta ostalaritzako "miseriazko baldintzak eta gehiegikeriak" salatzeko.

Xirimirin lanean hasi zirenetik jasan dituzten baldintza negargarriak azaldu zituzten, eta jakinarazi zuten, gainera, nagusiek egun batetik bestera itxi dutela lokala. Langileei dirutza zor diote oraindik, ordea: 20.000 euro inguru, guztira.

Hala, borrokan ari dira tabernako behargin ohiak eta LAS, nagusiek ez baitute zor dutena ordaindu nahi. Ostegun honetan, azaroaren 21ean, elkarretaratze bat egingo dute Durangon (Bizkaia): ostalaritzako abusuak salatuko dituzte, eta Xirimiriren jabeei exijituko diete zor duten dirua ordaintzeko. Andra Marin izango da protesta, iluntzeko 19:30ean.

Pasaian, emakume bat labanaz erailtzen saiatu da bere bikotekidea
35 urte ditu erasotzaileak. Donostiako Intxaurrondo auzoan, gainera, emakume bat bortxatu du 26 urteko gizon batek.