AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Ostegunean epaituko dituzte Maravillas gaztetxeko 22 lagun, ustezko "usurpazio arina" egotzita

10:00etan hasiko da 22 gazteen aurkako epaiketa, Nafarroako Foru Erkidegoko Epaitegian. Hala, elkarretaratzera deitu dute 09:30erako, epaitegien atarian.

"Usurpazio delitu arina" egozten diete ustez Maravillas gaztetxearen birjabetzean parte hartu zuten 22 kideri. Bihar, osteguna, hasiko da gazteen aurkako epaiketa, 10:00etan. Iruñeko (Nafarroa) 4. Instrukzio Epaitegian izango da ahozko aurreneko saioa.

22 gazteei galdeketa egin ostean, Nafarroako Gobernuko Ondare Zerbitzuko zuzendariak eta Iruñeko Udaleko hiru teknikarik lekuko gisa deklaratuko dute bihar. Lekukotza hori eman eta gero, adituek frogak emateko epea zabalduko dute. Amaitzeko, alde bakoitzak haren aldeko argudioak aurkeztuko ditu.

Auzipetuei elkartasuna

Epaiketa dela-eta, 09:30ean elkarretaratzera deitu dute epaitegien atarian, Gure mundua defendatzen jarraituko dugu lemapean. Hala, 22 auziperatuei elkartasuna adieraziko diete, baita martxan jarritako prozesu judiziala salatu ere.

Kamera hausteagatik zigortua

Bestalde, Maravillas gaztetxeko kide bati 15 hilabeteko kartzela zigorra eta 4.320 euroko isuna ezarri dizkiote gaur goizean. 2018. urteko abuztuaren 8an gaztetxea grabatzen zuen kamera bat haustea leporatu diote.

CAF enpresako langile bat eraila Alegian, urteko hogeita hamaseigarrena gutxienez
Beasaingo trenbide enpresan gaueko txanda bukatu, eta etxera bidean auto istripua izan zuen langile batek atzo, 05:00etan. N-1 errepidean izan zen ezbeharra, Alegia ondoan.