AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Ostegunean mobilizatzera dei egin du Iruñerriko Itaiak, Iruñean izan diren azkeneko bi erasoak salatzeko

Iruñean bi eraso salatu dituzte azken egunetan eta, horren aurrean, protestara joko dute Iruñerriko Itaiako kideek. Elkarretaratzea antolatu dute ostegunerako, 'Indarkeria matxista orori aurre egin' aldarripean.

Aurreko asteazken goizaldean, emakume bat arma zuri batekin eraso zuen haren bikotekideak Iruñean (Nafarroa). Zainketa Intentsiboetako Unitatean ospitaleratu behar izan zuten, larri zaurituta. Aste berdinean, gizonezko batek emakume bat bortxatu zuen hiri berdinean, atari bateko gela batera joatera behartu ostean.

Argitara eman dituzten bi eraso horiek salatzera dei egin du orain Iruñerriko Itaiak. Abendu amaieran egin bezala, elkarretaratzea egingo dute Iruñeko udaletxearen aurrean, ostegun honetan, 20:00etan. Indarkeria matxista orori aurre egin lema hartuta deitu dute protestara.

Tubacexek 150 langile kaleratu nahi ditu Amurrioko eta Laudioko lantegietan
Beharginen %20 kanporatu nahi ditu Tubacexeko zuzendaritzak eta, gainontzekoei, aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientea ezarriko die. Langileek protestak hasiko dituzte aste honetan, eta datorren astean greba mugagabeari ekiteko aukera aztertzen ari dira.