AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Ostiral gauean ere hainbat gazteren aurka jo zuen Ertzaintzak Urretxu-Zumarragan

Parke estali batean zeuden gazteei gomazko pilota bidez eraso zien Ertzaintzak. Hainbat kale hartu zituzten gero poliziek, eta karga gehiago izan ziren. Zenbait lagun zauritu zituzten, eta pertsona bat jipoitu eta atxilotu zuten.

Joan den ostiral gauean Urretxu-Zumarragan (Gipuzkoa) oldartu zen Ertzaintza. Hainbat gazte zeuden Kalebarren kaleko parke estalian, eta ertzainek haien kontra jo zuten gomazko pilotak erabilita.

Herriko hainbat kale hartu zituzten gero, eta karga gehiago izan ziren. Pilotak baliatu zituzten berriro, eta hainbat gazte zauritu zituzten. Pertsona bat atxiki zuten gainera; jipoitu eta atxilo eraman zuten.

Goierriko Gazte Koordinadora Sozialistak azaldu duenez, azken hilabeteetan hainbatetan gertatu da herrian "poliziak gauean kaleak hartzea eta pilotakadaka eta kargatzen aritzea". Uztailean beste lagun bat atxilotu zutela gogorarazi du.

"Poliziaren oldarkeriak ez dio osasun-neurrien betebeharrari erantzuten, bizi dugun krisi testuinguruan proletalgoaren prozesu diziplinatzaileari baizik", azpimarratu dute GKSko kideek: "Gazte langileon kriminalizazioa eta eskubide zibil eta politikoen urraketak nabarmen areagotu dira".

Gazte Topagune Sozialistaren egitarauaren aurrerapena egin dute
Altsasuko Topagunean izango diren hitzaldien berri eman dute GKSk eta IAk, eta sarreren salmenta martxan jarri dute Internet bidez.