AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Ostiral honetan mobilizatzera deitu du GKSk, Covid ziurtagiriaren ezarpena dela-eta

Gasteizen, Donostian eta Bilbon izango dira kontzentrazioak, 'Covid ziurtagiriari ez! Burgesiaren ofentsibari aurre egin' aldarripean.

Eusko Jaurlaritzak Covid ziurtagiriaren derrigortasuna indarrean sartu ostean jakinarazi zuen Gazte Koordinadora Sozialistak mobilizatzera deituko zuela. Deialdien berri eman du dagoeneko: ostiral honetarako, abenduaren 10erako, kontzentrazioak antolatu ditu Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hiriburuetan. 19:30ean izango dira hiru mobilizazioak, Eusko Legebiltzarraren aurrean, Sabin Etxearen aurrean eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzaren aurrean, hurrenez hurren.

Covid ziurtagiriari ez! Burgesiaren ofentsibari aurre egin aldarri hartuta deitu dute protestara GKSko kideek. Nabarmendu dute Covid ziurtagiria ez dela osasun aterabide bat, "oinarrizko eskubideak urratzen, segregazioa areagotzen eta kontrol soziala handitzen duen neurri bat baizik".

Irakurri hemen neurri berriaren inguruan GKSk egindako adierazpenak

Ikasle Abertzaleakek Herri Eskolak egin ditu abenduaren 6an, beste urte batez
Atzo, Espainiako Konstituzioaren Egunean, hogei herritan izan ziren IAko kideek antolatutako Herri Eskolak. Besteak beste, Trantsizioaren inguruan jardun zuten ikasleek.