AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Otsailaren 22tik 23ra bitartean izango da aurtengo Herri Unibertsitate nazionala

Oraingoan ere Leioako campusean elkartuko dira bi egunez. Laster jakinaraziko dute zein hitzaldi eta mahai-inguru prestatu dituzten edizio honetarako.

Aurreko urtean bezala, otsailean izango da Herri Unibertsitate nazionalaren edizio berria; otsailaren 22tik 23ra bitartean, hain zuzen. Aurten ere Leioako (Bizkaia) campusak hartuko du ekimena, eta hainbat gunetan banatuta izango dira hamaika auzi politiko lantzeko hitzaldiak eta mahai-inguruak, bi egunez. Antolatzaileek aurki argitaratuko dute 2023ko egitarau zehatza.

Iaz otsailaren 16tik 17ra bitartean izan zen Herri Unibertsitate nazionala (hemen aurreneko eguneko kronika eta hemen bigarren eguneko kronika).

Familia bat etxetik bota dute Ortuellan
Emakume bat eta bere bi semeak etxegabetu zituzten atzo, kaleratze-prozedura azkar baten bidez. Barakaldoko Epaitegiak hainbat neurri urratu dituela salatu du PAH Sendia plataformak.