AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Pablo Gonzalezek bere gertukoekin eta abokatuarekin hitz egiteko aukerarik gabe jarraitzen du

Hamabost egun daramatza atxilo kazetari bizkaitarrak, eta ofiziozko abokatu bat esleitu diote Poloniako autoritateek.

Badira bi aste Pablo Gonzalez kazetaria Polonian atxilotu zutenetik; lau egunez inkomunikatuta izan ostean espetxeratu zuten Rzeswów-ko kartzelan, Poloniaren eta Ukrainaren arteko mugatik hurbil. Kazetaritza-lanetan jarduten du nabarniztarrak, baina espioitza delitu bat leporatuta kartzelaratu dute.

Oraindik ez diote utzi bere gertukoekin eta konfiantzazko abokatuarekin, Gonzalo Boyerekin, hitz egiten. Boyek gaur jakinarazi duenez, Poloniako autoritateek ofiziozko abokatu bat esleitu berri diote Gonzalezi. "Europar Batasuneko herrialde batean, pertsona bat hamalau egunez egon da abokaturik gabe, deklarazioa hartu eta espetxean sartu duten bitartean", esan du Boyek. Kazetariaren defentsa prestatzen ari direla azaldu du.

Ez dute kartzelara joan beharko Errotxapeako Gaztetxearen desalojoa dela-eta epaitutako lagunek
Fiskaltzaren kartzela-zigor altuak saihestea lortu dute sei akusatuek, akordio baten bidez; bederatzi hilabeteko zigorrak ezarri dizkiete gazteetako bosti eta, gainera, isunak jarri dizkiete hiruri. Desalojo baten aurka protesta egiteagatik zigor horiek jaso izana problematizatu dute auzipetuek, eta Langile Kontrolpeko Espazioen defentsaren aurkako eraso modura ulertzen dute prozesu judizial osoa.