AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Pablo Gonzalezen behin-behineko espetxealdiari eutsi diote Poloniako autoritateek

Rzeszowko Dei Auzitegiak atzo aztertu zituen kazetariaren defentsak aurkeztutako helegiteak, baina berriz erabaki du atzera botatzea Gonzalezen behin-behineko kartzelaldia bertan behera uzteko eskaerak. Otsailaren amaieran beteko du urtebete preso Polonian.

Pablo Gonzalezen behin-behineko espetxealdia luzatzeko erabaki irmoari heldu dio berriz Poloniako Justiziak. Atzo, urtarrilaren 10ean, nabarniztarraren defentsak aurkeztutako helegiteak aztertu zituen berriz Rzeszowko Dei Auzitegiak, behin-behineko kartzelaldia deuseztatu edo ez erabakitzeko. Lehenago gertatu bezala, Gonzalezen kontrako ebazpena nagusitu da oraingoan ere, eta Polonian preso mantenduko dute.

Otsailaren 28an atxilotu zuten kazetaria Przemyslen, Ukrainako mugatik gertu, gerrak eragindako errefuxiatu olatuaren berri ematen ari zela. Beraz, laster beteko da urtebete Gonzalez preso sartu zutenetik. Horren harira, auzitegiak otsailaren 23an berrikusi eta aztertuko du berriz kasua, nabarniztarra kartzelan mantenduko duten edo ez erabakitzeko. Gonzalezen gertukoen arabera, berez, "froga erabakigarriagoak" aurkeztu beharko lituzkete orduan autoritateek. Oraindik ez dago epaiketaren datarik.

Greba egingo dute Nafarroako egoitzetako langileek
Urtarrilaren 16tik 20ra egingo dituzte lanuzteak adinekoen egoitzetako langileek eta, grebaldiari amaiera emateko, manifestazio batera deitu dute azken greba egunean. Hitzarmen berri bat eskatzen dute beharginek, "baldintza duinak" eta soldata-igoera barne hartuko dituena, besteak beste.