AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Pablo Gonzalezi zuzendutako gutunak, trabatuta

Hilabete luzez izan dute Polonian inkomunikatuta, eta jakinarazi berri dute gutunak ere ez dizkiotela helarazten: kazetariari zuzendutako gutxienez hamahiru gutun bidali dituzte bueltan Poloniako autoritateek.

Pablo Gonzalezek ia urte eta erdi darama Polonian preso, behin-behineko espetxealdian. Oraindik ez dute zehaztu zer kargu zehatz egozten dizkioten kazetari nabarniztarrari, eta, beraz, ez dute bere kontrako ustezko frogen berri eman. Leporatutako delituak "oso larriak" direla adierazi zuten Espainiako eta Poloniako Atzerri ministroek joan den maiatzean, baina zehastasunik eman gabe. Hala ere, behin-behineko kartzelaldian mantentzen dute Gonzalez, eta behin eta berriz luzatzen dute erabaki hori auzitegiek.

Hori gutxi balitz, kazetariaren askatasunaren alde Madrilen antolatutako babes taldeak berriki salatu du ez zaizkiola gutunak behar bezala iristen. "Lekukotasuna eman dezaket, Poloniako agintariek itzuli egin dituztela Pablo Gonzalezi zuzendutako, gutxienez, hamahiru gutun", esan du babes taldeko kide Santiago Gonzalezek.

Urtebete baino gehiago izan dute isolamendu-erregimen gogorrean: egunean 23 orduz eduki dute zeldan bakartuta, une oro egon da kontrolatuta, osasun-arreta ukatu izan diote, eta ia erabateko inkomunikazioan izan dute, bere gertukoekin eta konfiantzazko abokatuekin kontaktuan egotea galarazita.

Frontexen aurrekontua %12.000 baino gehiago igo da azken hamazazpi urteetan
2005. urtean 6,5 milioi euroko aurrekontua zuen Mugen eta Kosten Europako agentziak. 2022. urtean, berriz, 750 milioi eurotik gora jaso zituen erakunde publikoetatik. Migratzaileen kanporaketak gauzatzera bideratutako diru-partidak %480 handitu dira azken bi urteetan.