AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Palestinako erresistentziaren alde mobilizatzen jarraitzen du Palestinarekin Elkartasuna plataformak

Gaur arratsaldean Bilbon egingo dute mobilizazio bat, hainbat konpartsakideren babesarekin. Biharko, berriz, Donostian antolatu dute manifestazio bat.

Udan zehar ere mobilizatzen segitzen du Palestinarekin Elkartasuna plataformak. Palestinako erresistentziaren alde eta Israelgo Estatu genozidaren kontra, manifestazioak izan dira Euskal Herriko zenbait hiriburutan; hala nola, Gasteizen (Araba) Andre Mari Zuriaren jaietan eta Iruñean (Nafarroa) San Fermin festetan. Gainera, hainbat herritan atera dituzte Palestinaren askatasuna aldarrikatzeko elkartasun-argazkiak, lekuan lekuko jaiak aitzakiatzat hartuta.

Datozen egunetarako ere egin ditu zenbait deialdi Palestinarekin Elkartasunak. Gaur, ostiralez, Bilbon (Bizkaia) mobilizatuko dira: hainbat konpartsakideren babesarekin, manifestazio bat izango da arratsaldean. 19:00etan hasiko da, Eliptikatik.

Donostian (Gipuzkoa), bestalde, Aste Nagusia ari dira ospatzen azken egunetan, eta hori probestuko dute beste mobilizazio bat egiteko. Bihar, larunbatez, Bulebarretik ekingo diote manifestazio bati, arratsaldeko 18:30ean.

Irailaren 11rako ezarri dute Zestoako Gaztetxearen desalojoa
Elkartasun antolatuari esker, Gaztetxearen hustea atzera botatzea lortu zuten uztailaren 19an. Desalojorako data berri bat zehaztu dute orain, Zestoako Gazte Asanbladak jakinarazi duenez.