AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Palestinako futboleko selekzioak San Mamesen jokatuko duela baieztatu dute

Azaroaren 15ean izango da "izaera solidarioko" partida Euskal Selekzioarekin, "futbolak elkartasunerako bozgorailu gisa balio dezakeela eta hala izan behar duela sinetsita".

Baieztatu dute jada: Palestinako futboleko selekzioa Bilboko (Bizkaia) San Mames estadioan izango da azaroaren 15ean, Euskal Selekzioaren aurka jokatuko baitu lagunarteko partida bat. Duela bi aste zabaldu zen zurrumurrua, eta hitzordua egiaztatu du oraintsu Euskadiko Futbol Federazioak. Larunbat goizean emango dituzte xehetasunak Palestinako Futbol Federazioarekin batera, agerraldi baten bidez. Egun horretan sinatuko dute hitzarmena bi federazioek.

Euskadiko Futbol Federazioaren arabera, "izaera solidarioa" izango da nagusi partidan. "Futbolak elkartasunerako bozgorailu gisa balio dezakeela eta hala izan behar duela sinetsita, Euskadiko Futbol Federakundea eta Palestinako Futbol Federakundea, bakea defendatzeko eta eskatzeko helburuarekin, partida antolatzeko akordiora iritsi gara", esan du prentsa-ohar baten bidez.

Marokoko erregimenak hainbat gazte erail ditu, matxinadaren bosgarren egunean
400 atxilotu baino gehiago, ehunka zauritu eta gutxienez bi hildako, Marokon azken garaian izan diren mobilizaziorik handienetan. 'GenZ 212' taldeak bultzatu ditu protestak, hezkuntzako nahiz osasungintzako prekaritatearen aurka.