AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Palestinako sarraskia salatzen jarraitzen dute ikasleek

Goizeko aurreneko orduan, errepide-mozketak egin dituzte Donostian, Gasteizen eta Leioan. Sionistak eta haien konplizeak seinalatzeko margoketak ere agertu dira berriz EHUko hainbat fakultatetan. Laster hasiko dira IAk gaurko antolatutako mobilizazioak.

Gaur goizean, Palestinako herriarekin elkartasunez eta sionistak egiten ari diren genozidioa salatzeko asmoz, bidea moztu dute ikasleek Donostiako (Gipuzkoa), Gasteizko (Araba) eta Leioako (Bizkaia) hainbat puntutan. Zehazki, Donostiako Tolosa hiribidea itxi dute, bai eta Gasteizko eta Leioako campusetako errepideak ere. Besteak beste, edukiontziak bidera atera dituzte gazteek, protesta modura.

Horrekin batera, Palestinako herriari elkartasuna adierazteko eta Israel nahiz bere konplizeak seinalatzeko margoketak azaldu dira Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU/UPV) hainbat fakultatetan. Besteak beste, CAF enpresa seinalatu dute Bilbon (Bizkaia), Israelen kolaboratzaile modura. CAFek Bilboko Ingeniaritza Eskolan daukan enpresa-gela margotu dute, zehazki.

Aurreko astean ere izan ziren hainbat protesta-ekintza EHUn: margo gorri nahiz pintaketa bidez markatu zituzten errektoretza eta Bilboko Ingeniaritza Eskola, unibertsitatea Palestinako sarraskiaren erantzule gisa seinalatzeko.

Mobilizazioak gaur goizean, IAk deituta

Ikasle Abertzaleak antolakundeak mobilizazio deialdiak egin ditu gaurko ere, Palestinar herriarekin elkartasuna! lelopean. Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan izango dira mobilizazioak: 11:30ean Gasteizko Elurretatik hasita, 13:00etan Bilboko Indautxu plazatik, 13:30ean Ibaetako (Donostia) Aulariopetik, eta 13:45ean Nafarroako Unibertsitate Publikoko Liburutegi plazatik, Iruñean.

Datorren astelehenean aurkeztuko dute errefortzu-eskolen proiektua Etxape Zentro Sozialistan
Ikasmateriala biltzeko kanpainak edota Aholkularitza Bulego bat ere martxan dituzte Zumaiako Zentro Sozialistan. Errefortzu-eskolen helburu nagusia da "pobretze orokorrari aurre egiteko" eta "euskara langileriaren proiektu kulturalean txertatzeko" bidean ekarpena egitea.