AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Palestinako sarraskian PSOEk daukan erantzukizuna salatu du GKSk, Donostian

PSOEren egoitza parean egin dute protesta, eta Ertzaintza gogor oldartu da manifestarien kontra. Hainbat zauritu izan dira.

Gazte Koordinadora Sozialistak deituta, gaur, hilaren 3an, protesta bat izan da Donostian (Gipuzkoa), PSOE alderdiak Palestinako sarraskian daukan erantzukizuna seinalatzeko eta, beste behin, palestinar herriari eta erresistentziari babesa emateko.

Arratsaldeko 18:00etan, PSOEk Donostian daukan egoitza parean bildu dira hainbat eta hainbat gazte; Bilbo Plazan, hain zuzen ere. Israel genozida, PSOE sarraskiaren erantzule zioen pankartari helduta egin dute protesta.

Ertzaintza bertaratu da eta, egoitza aurrean armaturik kokatu ostean, gogor oldartu da manifestarien kontra. Borrak eta gomazko pilotak erabili ditu gazteen aurka, protesta zapaltzeko. Hainbat gazte zauritu dituzte ertzainek.

Ikusi hemen gaurko protestaren zuzeneko jarraipena, eta hemen GKSk egindako mobilizazio deialdia eta adierazpenak.

PSOE Palestinako sarraskiaren erantzule gisa seinalatzeko, protestara deitu du Donostian GKSk
Gaur izango da elkarretaratzea, 18:00etan, Donostiako Bilbo Plazan. "PSOEk gidatzen duen Espainiako ezkerreko gobernua ere NATOk ordezkatzen duen bloke inperialistarekin lerrokatu da, eta Mendebaldeko oligarkiak Ekialde Hurbilean dituen interesak babestu ditu", salatu du GKSk.