AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Palestinaren alde langileek deitutako elkarretaratze bat debekatu du Nafarroako Volkswagenek

Esan du ez duela onartzen inolako deialdi "politikorik", ez badu "loturarik lan- eta enpresa-kontuekin". Alemanian, gainera, Palestinako auzia "sentsibilitate historiko handikoa" dela argudiatu du enpresako zuzendaritzak.

Landabengo (Iruñerria, Nafarroa) Volkswagen enpresako zuzendaritzak atzo goizean igorri zien mezu bat langile guztiei, debeku politiko baten berri emateko: langileen batzordeak (UGT, CCOO, ELA, LAB eta CGT) kontzentrazio bat zeukan deituta lantegian, Palestinarekin elkartasunez, baina hura debekatu du enpresak.

Elkarretaratzea debekatzeko, enpresako zuzendaritzak esan du deialdi "politiko" bat dela, eta ez duela baimenduko lantokian "lan- eta enpresa-kontuekin loturarik" ez duten protestak egitea. Langileren batek protesta egin nahi bazuen, "lan-ordutegitik eta Nafarroako VWren esparrutik kanpo" egin beharko lukeela ere gaineratu dute zuzendaritzako kideek. Jatorriz Alemaniakoa den Volkswagen enpresak Nafarroan daukan buruak, Michael Hobuschek, sindikatuei esan zien, bestalde, Palestinako auzia "sentsibilitate historiko handikoa" dela Alemanian.

Gaur egingo dute protesta langileek, 13:00etan, lantegiko muntaketa-aparkalekuan.

"Iruñeko Udalaren helburua argia da: sarbide-kontrol baten bidez etxeak husten joatea eta, ondoren, legez kanpo kaleratzeak gauzatzea"
Etxebizitza Bloke Sozialistan setio egoera mantentzen dute Poliziak eta PCH-IB udal enpresak; zenbait lagunek hiru egun daramatzate euren etxeetan bahituta, eta bi pisutako sarrailak aldatu ditu jada Eulenek. Gaur iluntzean, elkarretaratze bat izan da bloke ondoan, Poliziaren presentzia handiarekin: sarbide-kontrola ken dezatela exijitu du jende andanak, eta Polizia eta PCH-IB isilpean gauzatu nahian ari diren etxegabetzea salatu dute.