AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Palestinaren askatasunaren alde mobilizatuko dira San Fermin jaietan ere

Uztailaren 13rako antolatu du manifestazio bat Palestinarekin Elkartasunak. 18:30ean aterako da San Frantzisko Plazatik.

Palestinarekin Elkartasuna plataformak mobilizazio deialdi berri bat egin du Iruñean (Nafarroa), sanferminetarako. Uztailaren 13an, larunbatez, manifestazio bat izango da, Ibaitik itsasora, Palestina askatu! lelopean. San Frantzisko Plazatik abiatuko da, 18:30ean.

Aurreko hilabeteetan ere egin ditu Palestinaren askatasunaren aldeko mobilizazio gehiago aipatutako plataformak: ekainaren 15erako Beasainen (Gipuzkoa) antolatu zuen protesta bat, CAFeko akziodunen urteroko batzarra probestuta; 13an Tuteran (Nafarroa) elkarretaratu ziren hainbat lagun, CAF seinalatzeagatik pertsona bati egindako epaiketaren kontra; maiatzaren 31n Bilbon (Bizkaia), Gasteizen (Araba) eta Iruñean bertan izan ziren kontzentrazioak, eta abar.

Sanferminetan, Iruñeko Udalaren bizitoki-larrialdiko baliabideetatik kanporatuko dituzte bertan dauden hainbat familiak eta pertsonak
Bizitoki-alternatiba baten faltan, aldi baterako ostatu egonaldien programa bat dauka Iruñeko Udalak, baina horien gabeziak salatu zituzten Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak eta Harituk apirilean. San Fermin jaien atarian, egoera larriagotzen ari dela azaldu dute: etxerik gabeko pertsonentzako aterpetxe bakarra itxiko dute festetan, eta hoteletatik kanporatuko dituzte epe baterako horietara bideratutako lagunak.