AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Palestinarrak Gazako iparraldera itzuli dira, 2023ko urritik lehen aldiz

Milaka errefuxiatu palestinar Garaipenaren Eguna ospatzen ari dira: euren etxeetatik geratzen denera itzultzen ari dira, hamabost hilabetez baino gehiagoz kanporatuak izan ostean.

Aurreko larunbatetik, milaka palestinar itzultzen ari dira Gazako iparraldera Netzarim korridorea zeharkatuz, Israelgo Estatuko indarren baimena jaso ondoren. Okupazio-armadak jakinarazi zuen palestinarrak oinez itzul zitezkeela euren lurretara al-Rashid bidetik, larunbateko 07:00etatik aurrera. Ibilgailuak dituztenei, berriz, Salah al-Din bidea erabiltzeko baimena eman zien, 09:00etatik aurrera. Erabaki horrek irudi historikoak utzi ditu, etxera itzultzen ari diren palestinarren zutabe jendetsuekin. Qatarrek Hamasekin egindako azken akordioaren berri ematean gertatu zen hori, beste hiru preso sionista aske uzteko konpromisoa hartu baitu palestinar taldeak, agintari sionistek su-etenaren akordioaren barruan nahitaezkotzat jotzen zuten emakume gatibu bat barne.

Gainera, palestinarrak Gazako iparraldera itzultzea bat dator Israelgo Estatuaren eta Hezbollahren arteko su-etena luzatzeko itun batekin, zeina otsailaren 18ra arte luzatu den. 2023ko urritik, gutxienez 47.306 palestinar erail eta 111.483 larri zauritu ditu Israelgo Estatu terroristak. Sarraskia izugarria izaten ari den arren, palestinar batzuek Al Jazeera-ri adierazi diote Garaipenaren Eguna izan zela aurreko larunbata. Gaineratu dute, ilusioz, "adreiluz adreilu" berreraikiko dituztela euren etxeak, inguruak erabat suntsituta geratu diren arren, sionisten erasoen ondorioz.


Txosten batek ebatzi du ezin dutela auzipetu iaz Yanely Gonzales erail zuen gizona
Bere bikotekideak erail zuen Yanely aurreko irailean. Aditu-txosten batek dio "koadro psikotiko larri bat" duela hiltzaileak, eta, ondorioz, baliteke auzia ahozko epaiketara ez iristea.