AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Palestinarrentzako laguntza humanitarioari eraso egiten jarraitzen dute kolono sionistek

Gazara zihoan kamioi bat gelditu eta suntsitu dute Tzav 9 talde faxistako sionistek. Azken asteetan, "zibilek" etengabe egin diote eraso palestinarrentzako laguntza humanitarioari, indar militarrek Rafahn oldarraldia areagotzearekin batera.

Ez dute etenik batzuek "zibil israeldartzat" jotzen dituzten horiek egindako eraso faxistek. Palestinarren kontrako genozidioaren parte dira "zibilak", eta egunerokoan erakusten ari dira hori: azken asteetan, adibidez, etengabeak izaten ari dira kolono sionistek palestinarrentzako laguntza humanitarioari egindako erasoak.

Bata bestearen atzetik ikusi ditugu erasoak: Gazako Zerrendara laguntza humanitarioa helarazi nahian ari diren ibilgailuak oztopatzen ari dira kolonoak, bai errepideetan harriak jarrita, bai bideak moztuta. Berriki, gainera, harago ere joan dira eraso faxistak: kamioi bat geratu eta gainean zeraman laguntza humanitarioa (hala nola elikagaiak) suntsitu dute "zibil" sionistek, barre eta iseka artean. Hala erakusten dute sare sozialen bidez zabaldu diren hamaika irudiek.

Hainbat hedabideren arabera, azken eraso hori egin duten kolonoak Tzav 9 talde faxistakoak dira. Erreserbista talde bat da, antza, eta palestinarren kontrako halako eraso gehiago egin ditu aurretik ere.

Iruñerriko IAk Palestinaren alde egindako itxialdiek "ez dute tokirik", Nafarroako Hezkuntza Departamentuaren arabera
Bart ia 500 ikaslek hartu dute parte Palestinaren askatasuna aldarrikatzeko itxialdietan, Iruñerriko zazpi ikastetxetan. Estatu sionista seinalatzea eta bere desagerpena aldarrikatzea gaitzetsi du Hezkuntza Departamentuak.