AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Papergintzako langileen %70ek Adegiren azken proposamena onartu dute

Patronalak egindako azken proposamena onartu du langileen gehiengoak, sei greba egun egin ostean. Hala, hiru neurri gehiago jaso dituzte akordioan: soldaten KPIa gehi %1,25eko igoera, patronalak errelebo kontratuak 2018ko legearen arabera egiteko konpromisoa hartzea, eta baimenen hobekuntza.

Denbora luzez negoziatzen aritu ostean, akordio batera iritsi dira Adegi eta Gipuzkoako papergintzako langileen gehiengoa. Hain zuzen, langileen %70ek onartu dute patronalak egindako proposamena.

Gipuzkoako papergintza sektorean zortzi eguneko greba deitu zuten ELA, LAB eta CCOO sindikatuek, eta horietatik sei greba egin ostean, Adegik egindako proposamena batzarretan bozkatzearen alde egin zuten sindikatuek. Ordura arte egindako proposamenetan Adegik hainbat neurri jarri zituen mahai gainean, baina sindikatuen iritziz, ez ziren nahikoak akordio bat erdiesteko. Beste joera bat hartu zuen azken negoziaketak, ordea. Izan ere, hiru neurri gehitu zizkioten patronalak mahaigaineratutako proposamenari: soldaten KPIa gehi %1,25eko igoera, errelebo kontratuak 2018ko legearen arabera egiteko konpromisoa, eta baimenen hobekuntza. Behin proposamen hori aurkeztuta, sindikatuek langileen esku utzi zuten erabakia.

Azken astean lantokietako batzarretan eman dute boza langileek, eta azkenik, Adegiren proposamenaren alde agertu dira beharginen %70. LAB sindikatuak azaldu duenez, sektoreko langileen lorpena dira onartutako neurriak. "Orain arte ez bezala, langileek ez dituzte oporrak galduko baja egoeran egoteagatik 18 hilabeteetan ez hartu izanagatik, berdintasun planak egitea adostu da, euskararen normalkuntzarako mahaia sortuko da, lan osasunean hobekuntzak egon dira, haurdun dauden emakumeentzat soldata galdu gabe lanaldia gutxitzeko aukera egongo da eta abar”, jakinarazi du LABek.

Arrigorriagako Kirolak eraikinean bertako gazte asanbladak egindako erasoak salatu dituzte Itaiak eta GKSk
Azken hilabeteetan Arrigorriako Gazte Asanbladarekin Kirolak eraikinean izan dituzten arazoak azaldu dituzte GKSko eta Itaiako kideek. Eraikineko espazio batzuen antolamendua eta banaketa adosteko egindako bilera, edota GKSk auzolanean egokitutako biltegian AGAko kideek egindako margoketak aipatu dituzte. Erasoen "funtsa" bat eta bakarra dela nabarmendu dute: "AGAk ez du bilera horretan guztion artean hartutako erabakia bere egin, eta adostutako espazioan gure proiektuak garatzeko oztopoak jarri ditu behin eta berriro".