AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Parisko Zigorrak Ezartzeko Auzitegiak errefusatu egin du Lorentxa Beirie preso politikoaren baldintzapeko askatasuna

Fiskaltzaren adierazpenei men eginez, Parisko Zigorrak Ezartzeko Auzitegiak ezezkoa eman zion atzo, asteartea, Beirie baldintzapean aske uzteko hirugarren eskaerari.


Auzitegiak preso politikoaren "damu eza" argudiatu du baldintzapeko askatasuna ukatzeko. Helegitea aurkezterako orduan, fiskaltzak azpimarratu zuen egotzi dizkioten delituak berriz egiteko arriskua zuela Beiriek.

Xistor Haranburu, egoera berdinean

Gaur gaurkoz, egoera berdinean daude Lorentxa Beirie eta Xistor Haranburu preso politikoak. Haranbururi ere baldintzapeko askatasuna ukatu dio auzitegiak, bigarrenez. 30 urte darama atxilo.

Berria-k jakinarazi duenez, preso gehiagoren egoerak aztertuko dituzte aurki Parisen. Urriaren 23an Zigor Garroren baldintzapeko askatasuna aterako dute mahaira, eta urriaren 30ean, Ibon Fernandez Iradiren aurkako zigorra etetea aztertuko dute. Gaixo dago Fernandez Iradi. Bestetik, atzeratu egin dute Josu Urrutikoetxea Espainiaratzeko bi eskaeren inguruko ebazpena.

Guardia Zibilak bi pertsona atxilotu ditu ustez Legutioko kuarteletik oroigarri bat kentzeagatik
Atxilotuak Bilbo eta Legutiokoak dira, eta “terrorismoaren biktimak umiliatzea” egozten diete.