AKTUALITATEA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA EDITORIALA KOIUNTURA POLITIKOA AGENDA KOLABORAZIOAK GEDAR TB ARTEKA ILDO POLITIKOA

Pasaiako arrantza-ontziko langileek ukatu egin dute erasoak eta mehatxuak egin izana

"Ia esklabotza-baldintzetan" dituztela salatu dute, eta armadoreak zaborra gainera bota ziela aurreko larunbatean: "Esan genuen ezin genuela gehiago".

Aurreko asteburutik hona, Pasaiako (Gipuzkoa) Beti Aingeru arrantza-ontziko langileak kriminalizatzen aritu dira hamaika hedabide, esanez "matxinatu" egin zirela aurreko larunbatean eta "erasoak" eta "mehatxuak" egin zizkietela armadoreari zein kapitainari. Ez zuten argitu, dena den, zer dela-eta egin zuten protesta beharginek eta zein baldintzatan jarduten duten lanean, azkenean haiek azalpenak eman arte: salatu dute "ia esklabotza-baldintzetan" dituztela.

EITBk jaso duenez, jatorri senegaldarrekoak dira langileak, eta ukatu egin dute bertsio ofiziala: azaldu dute ez zirela "matxinatu" eta ez ziotela patroiari "eraso" egin, egotzi dieten modura. Dena den, arrantza-ontzian miseriazko baldintzak inposatu dizkietela eta horregatik kexatu zirela jakinarazi dute: "Joakini [armadorea] dena jasan diogu [...]. Zaborra gainera bota zigunean [aurreko asteburuan] esan genuen ezin genuela gehiago [...]. Lana egiteari utzi genion baldintza horietan ezin zelako [...]. Guardia Zibilari deitu zion eta gezurrak asmatu zituen".

Armadoreak hiru salaketa aurkeztu ditu Guardia Zibilak Gijonen (Asturias) daukan komisarian, eta ikerketa zabalik dago orain. Matxinatzea leporatzen badiete, zigor gogorrak jaso ditzakete jazarritako langileek, deportazioa barne, EITBren arabera.

Urriaren 12an, Gasteizen Falangeari aurre egitera deitu dute
11:30ean Marques de la Alamedan jarri dute hitzordua, 'Faxismoaren aurrean klase-batasuna. Falangea suntsitu' lelopean.